XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neretzako pesta zan une beltz ura.

Ez nekian asko aita betirako joan bear zuanik.

Ezta ere, ez nekian, zer ondorio, etorkizun beltz zetorkigun.

Geroak erakutsi zizkigun, azitzen giñoazen bezela, erri, etxe ta sendi askotan gertatu ziran eriotz negargarri, une garratz aien ondorioak.

Baziran baserriak bi ta iru il ziranak ere.

Egurbide baserritik iru, gurdian, jetxi zituzten kanposantuko estalpera.

Ate leioak itxiak.

Etzegon dolumiñ bixitarik, ez illetarik eta ez onrrarik.

Ill ordukoxe bildu maindiran eta gurdi edo karretillan artu ta illerrira.

Ezkill aundia din dan, il kanpaia maiz.

Erriko bi txurrutalari gorputz karretoan, pattarra edan ta batxuriak jan.

Aiei etzitzaien izurdi gaitzik itsatsi.

Gertakizun latza esan oi zuten Mutrikun gertatua.

Gizona il zan ustez eta artu ta eraman zuten beste gorputzen ondora, depositora noski.

Gauean nunbait pasa zaio atake lo ura; jeiki ta or dijoa izaran bilduta etxera ate joka, bere emaztea ateratzen zaio ta orra sustoaz andrea zerraldo lurrera ta ill.

Gizona bizirik eta andrea ilda, ez da gutxiagotako ere.

Ernio tontorrean ezagutu nuan gizon ura, mutil koskortua nintzala.

Jendeak esaten zuan: Orixe da, orixe.

Mutrikuko gizon misteriozkoari begira ez giñan aspertzen, Ernioko gurutze zarreko uztaiak pasa ta pasa, argizaria sutan zuala, galbarioak zintzo egiten zituanean.

1.918garren urteko izurdi edo peste itsaskorraren gertakizun trixteak ez dira aztekoak.

San Martiñak ziran, Errezilko zaindari-jaiak, onatx, au ere kontatzekua dala deritziot.

Gaitza sartu berria zan.

Diotenez San Martiñ irugarrena, txistu, txanboliñ soñua.

Gaztedia dantza-soka dantzatzen goiko plazan.

Berri trixtea: kanpaia danga, danga, Axintxio Exkerra il dala.

Ixildu soñua, gelditu dantza-soka ta norbaitek Exker zanaren alde Aita gure, otoitza errezatu omen zuan, begirune aundiz gure aita zanaren alde, zeruan ikusi dezagula esanaz.

Bazan odoia, trumoia, tximista ta txingorra, kanpai otsa ta trixtura.